Apirila joan da eta berarekin batera hilabete horretan egin ditugun tailerrak eta ekintzak. Bakiori dagokio, apirilaren 28an, Gazta tailerra antolatu genuen, bertoko Amets Ladislaorekin.
Arratsalde ederra pasa genuen Txakolingunean, orotara 23 lagun bildu ginen eta benetan asko ikasi genuen, bai gazta egiteko prozesuari buruz bai kontsumoari buruz.
Biziki ondo ezagutzen ditu Ametsek lehen sektorea eta haren arazoak, izan ere, Bizkaigane elkarteko kidea da, baita enhe sindikatukoa ere. Hori dela eta, gazta egiteaz gain, sektorearen onurak zabaldu zituen eta benetan konbetzitu gintuen. Edo agian konbentzituta geunden, eta berak berpiztu zituen gure aukeratzeko ahalmenak.
Dena dela, asko ikasi genuen, izan ere, hurrengo bideoan ikusiko duzue nola gatzatu genuen esnea.
Guztiok parte hartu genuen, eta zer nolako sentsazioak esnea gazta bihurtzen ari zela ikustean!!!
Ia ia eginda zegoen eta pinta ederra zuen!!!
Zozketa egin behar genuen, pote gutxi eraman genituelako, eta hurrengo azgazkian irabazle batzuk ikusgai izango duzue.
Eskerrik asko, Amets!!! Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!! Beti bezala, plazer handia izan zen, zuekin arratsaldea partekatzea!!!
Eta ez ahaztu maiatzean, beste ekintza osagarri bat izango dugula!!!
Bizi euskaraz!!!
Birusak ez gaitu mututuko!!!
Euskaraz seguru!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina