2021/03/26

Zer jan hura izan, BAKION

Bakioko Berbalagun taldeari esker martxoaren 24an, hileko azken asteazkenarekin, gure elikadura nola hobetu ikasteko aukera izan genuen gure herrian. On Ekineko arduradunak, Andrea eta Nahia, bertako Txakolingunera hurbildu ziren, hitzaldi magistrala emateko. Izan ere, haien hitzetatik ondorio interesgarriak atera genituen, adibidez,  erosten ditugun elikagaien nutrizio-etiketak irakurtzen ikasi genuen, eta horiek horrela, gehien komeni zaiguna zein den jakin eta aukeratu ahal izateko.

 
Orotara 18 lagun bildu ginen Txakolingunean, gure erosketa-saskian sartzen dugun produktuen etiketetan agertzen diren zenbaki horiek  zer diren eta zer esan nahi duten argitzeko.

 

 

 
 
Jakina ikasi genuen!! Andreak eta Nahiak maisuki erakutsi ziguten zeintzuk diren produktorik  interesgarrienak, egokituenak eta osasungarrienak, eta hemendik aurrera eta erotu gabe, ziur gaude ohiturak aldatuko ditugula gure elikadura hobetzeko.


 
 
Benetan, aukera paregabea izan zen bertoko Berbalagun taldeak herriari eman zuena, eta, ez ahaztu, beti bezala, datorren hileko azken asteazkenean errepikatuko dugula, beste hitzaldi edo jarduera interesgarri batekin.

            Gorde eguna eta zatoz!! 

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina