2020/06/11

Gurasolagun origami tailerra LV

Hemendik gutxira amaituko dugu. Bi saio besterik ez da falta origami tailer hau burutzeko, baina oraindik gogoa baduzue, hemen dugu balearen irudia. Liluratuta dago Koldo baleekin, hori dela eta, animalia huraren irudia egiten irakatsiko digu.
Aurrera bideoa.
Ez dator itsasotik, Gatikatik baizik. Bertoko Gurasolagun taldeko Gexanek egindakoa. Makina total!!!!!!
Tailerra amaitzear dago, baina uda badator, beraz, egon zaitezte pozik!!!!!

2020/06/10

Gurasolagun origami tailerra LIV

Gero eta gutxiago falta da, hala ere, hemen ez dago etenik. Gaur Koldok beldarra egiten irakatsiko digu.
Sartu bideoa.
Baietz asmatu nondik etorri den gure lehenengo beldarra. Noski, Gatikatik.  Han ere Gexan buru belarri dabil, eta hona hemen egindakoa.
Azken saioak dira hauek, beraz, animo eta gozatu!!!!!

2020/06/08

Gurasolagun origami tailerra LIII

Gauean badabil ere, gure asteleheneko protagonistak salbuespena egingo du gaur, eta eguneko hegazti harrapari bilakatuko da Koldori esker. Berarekin hontzaren irudia egiten ikasiko dugu.
Aurrera bideoa.
Beti bezala, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek ez du denborarik galdu, eta bidali digu egindakoa
Origami ikastaroa amaitzear dago, izan ere, aste honetan azkena izango da, beraz, aprobetxatu eta gozatu gurekin!!!!!

2020/06/04

Autu-mautuak: Rita Calzada

Gaur zortzi Meñakako Berbalagun taldeak eskualdeko hirugarren autu-mautuak saioa antolatuko du. Hirugarren horretan RITA CALZADA bertoko alaba  izango dugu gurekin. Meñakatik Bermeora eta Bermeotik Meñakara buelta emango dugu,  izan ere, ibilbide emozionala eta hunkigarria izango da. Ildo horretan, Ritak aintzinako kontuak partekatuko ditu. Beraz, ekainaren 11an, ostegunean, 19:00etan, hitzordua duzue gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin    688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/06/03

AEB ezezagunak Esti Kerexetarekin

Gatikako Berbalagunak antolatutako "autu-mautuak" saioa izan genuen atzo arratsaldean, ekainaren 2an, hain zuzen ere. Solasaldi birtual horretan Bakioko bergalaguneko lagunak, Bilboko lagunak, Ezkerraldeko lagunak, eta baita bertoko berbalagunak ere elkartu ginen, eta noski gozatu genuela Esti Kerexetak proposatu zigun bidaiarekin.
Baina, nora joan ginen? Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu genuen bertokoarekin, Estik hango natura basatia oso ondo ezagutzen baitu, izan ere, gatikarrak hango hiriak bazterrean uzten ditu, eta parke naturalak, ordea, bisitatzen ditu, beraz, ez da arraroa izan haren bidaietan, behin baino gehiagotan, kriskitin sugearekin, bisontearekin edo hartza batekin topo egin izana.
Biziki gozatu genuen Estirekin, eta haren bosgarren bidaiatik bueltatzean berriro elkartuko gara ezagutzeko nondik nora joan den jakiteko.
Eskerrik asko Esti.
Gogoratu datorren astean hitzordua dugula, berriro ere. Hirugarren horretan Meñakako Rita Calzadarekin izango gara. Berarekin batera herriko istoria zaharrak eta pasadizoak ezagutuko ditugu.
Parte hartzeko izena eman behar duzue, horretarako, bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi



2020/06/02

Gurasolagun origami tailerra LII

Ikasturtea amaitzear dago, izan ere, hiru aste besterik ez zaigu falta oporretan sartzeko. Hala ere, guk jo eta su jarraitzen dugu, beno, hobeto esanda Koldok. Hori dela eta, gaur zur eta lur utziko gaitu Koldok, hau da, berak asmatutako irudia proposatuko digulako. Gaurko irudia FLAMENKOA izango da, hori bai dela irudimena. Zorionak Koldo.
Aurrera bideoa.
Esan eta egin, Gatikako Gurasolagun Taldeko Gexanek ti-ta batean egin du, harena bai dela ekoizpen emankorra.
Hurrengoan zer? Batek daki, baina egon adi, ez zarete damutuko.

2020/06/01

Autu-mautuak: saio arrakastatsua

Joan den ostiralean lehenengo "autu-mautuak" saioa bizi izan genuen. Berrogeialdia izan genuen hizpide, bai, baina umorez ikusita, izan ere, Kaitin Allendek itxialdiari gatz eta piper jarri zion eta gure bizi-pen-poz guztiak umorez azaldu zituen.
Lehenengo saioa izan da bai, baina ez azkena, bihar beste bat izango dugu, hurrengo kasu horretan ESTI KEREXETA gatikarrarekin. Eskalatzaile eta mendizale honek Amerikako Estatu Batuetara eramango gaitu. Prest zaude bidaiatzeko? Etorri bada guregana.

Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 688 87 54 81 telefonora.
Dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da eta jitsi-ren esteka partekatuko dizue.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi